Bizikleta-asteburua Gasteizera

Bizikleta-asteburua Gasteizera

Bizikletazaleok gure asteburua prestatzen ari gara ekainaren 6 eta 7rako. Gasteizko Katedralaren aterpetxean geratuko gara, eta eraztun berdean zehar zein inguruko mendietatik ibiliko gara bi egunetan. Ume zein helduentzako planak egongo dira, asko ibiltzen direnentzat kañeroagoak, eta gutxi ibiltzen garenontzat lasaiagoak. Aurrerago zehazten joango gara ibilbideen kontua.

Kotxe partikularretan joango gara eta bizikletak furgonetan eramango ditugu. Boluntarioa behar dugu furgoneta Gasteizera eramateko, animatzen bazara, esan! Denok eskertuko dizugu 🙂

Hainbat prezio daude, heldu zein umeentzat, kontuan izango ditugu bizikleta-taldeko kidea bazara, berbalaguna (Egizuko beste proiektuetako kidea) edota Bizarra Lepoan euskara-elkarteko kidea bazara.

HELDUAK 25€ (Berbalagunak, Olgetan euskaraz, sOrtuak eta Egizuko beste proiektuetako kideak + Bizarra Lepoan euskara elkarteko kideak)
GAINERAKO HELDUAK: 30 €

Familiako 1. UMEAK 18,75€ | 2. UMEA 12,50€ | 3. UMEA DOAN (berbalagunenak eta Bizarra Lepoan euskara elkarteko kideak)
GAINERAKO UMEAK: 22,50€ | 2. umea 15€ | 3. umea DOAN

"Vasco-navarro"ra egindako irteera

“Vasco-navarro”ra egindako irteera

Prezioaren barruan ondoko hauek sartzen dira: gaua, afaria, gosaria, bizikleten garraioa.
Eraman beharrekoak: bizikleta, lo-zakua(konfirmatzeke), toalla eta larunbateko zein igandeko bazkariak.

Fadurako parkinean geratuko gara, larunbatean, 8:00etan.

Izena emateko Landerri (685 73 29 63) edo Roziori (644 277 155) deitu,
 edo idatzi (sendigetxo@yahoo.com). Behin guri esanda etorriko zarela ingresoa egin berhar duzu Egizuren kontu-korrontean: ES20 3035 0067 66 0670062588 (Laboral Kutxa). Beti ipini izen-abizenak.

Hemen duzue 2011ko asteburu-pasako albuma: