Haziei buruzko ikastaroa

Haziei buruzko ikastaroa

Ortu ekologikoetan gabiltzanontzako eta gaiarekin ineresa duen edonorentzako proposamena dakargu oraingoan, haziei buruzko ikastaroa. Datorren larunbatean izango da, apirilaren 18an, 9:00etatik 14:00etara Algortako Aldai Patronatuan teorian eta Moreagako sOrtuetan praktika.

Ikastaroaren plangintza hau izango da:
2´30 ordu: Teoria ( Nola hasi, erabili behar ditugun haziak, nola eta noiz egiten den hazi-uzta, nola gorde, identifikazioa eta etiketajea, hazi-bankua, genetika, hazitegi teknika, azpi beroak, hazitegi normalak, ureztaketa)
2,30 ordu: Praktika ( Hazitegi eta azpi beroak egiten, lur gainean landaketa, birlandaketa).

Apirilak 18, 5 orduko saioa 12€ (langabetuak 0€)
Areitz soroa taldeko lagunen eskutik
Izena emateko: 644 277 155 egizugetxo@gmail.com

Areitz soroa taldeko lagunen eskutik antolatu dugu ikastaroa. Nekazaritza ekologikoa lantzen dugu sOrtuak proiektuan, eta urtero formazio saioren bat egiten ahalegintzen gara. Ikastaroan edonork eman dezake izena, norbaitek diru-arazorik badu 12€ko matrikula pagatzeko jarri gurekin harremanetan. Izena emateko: 644 277 155 / egizugetxo@gmail.com, leku mugatuak dira.

Apirilaren 26an hurrengo Berbatxangoa izango dugu eta gaiarekin lotura izango du, Uribe Kostako hainbat adibide bisitatuko ditugu kontsumo arduratsua eta agroekologia sustatzen dituztenak, animatu eta ez galdu aukera. Hemen behean sOrtuak proiektuaren zein kontsumo-taldearen berri duzue, parte hartu nahi izanez gero ateak zabalik daude.

Kontsumo-taldea
Kontsumitzaileok zuzenean erosten dizkiegu baserritarrei euren produktu ekologikoak, bitartekaririk gabe eta baldintza duinetan. Hilean birritan saskiak jasotzen ditugu hainbat produkturekin, 3 hilabeteko proba egin nahi duzu?

sOrtuak
Ortu ekologiko euskaldun eta autogestionatuak Getxon; nekazaritza, elikadura, harremanak eta hizkuntza bizi!
Parte hartu gura baduzu, jarri gurekin harremanetan: 644 277 155 / egizugetxo@gmail.com