Atzokoan, Berbodromoa antolatzen genuen 4. aldia zen eta nola ez, ikaragarria izan zen. 300 bat getxoztar hurbildu ziren 4 sioetan zehar parte hartzera. Giro bikaina egon zen eta kriston beroa, baina bertan aguantatu genuen egun osoan zehar.
Euskaltegietako ikasleak, berbalagunak, euskaldun zaharrak,… hurbildu ziren eta laguntzera etorri ziren moderatzaile asko baita ere. Hauei guztiei eta Egizu osatzen duten, Bizarra Lepoan, Lauaxeta euskaltegia, Jose Antonio Agirre euskaltegia eta Getxoko Udal Euskaltegiari eskerrak eman nahi dizkizuegu. Eta baita egun hauetan laguntzen ibili diren euskara sailekoei baita ere.
Mila esker atzokoan Algortako Telletxe enparantzara hurbildu zineten guztioi. Eta gogoratu euskararen berdobromoa, egun bateko errealitatea izatetik, urteko 365 egunetara pasa behar dugula, etorkizunean euskararen erabilera zabala eta oparoagatik, berbodromo gehiagorik egin behar ez izateko.
Argazkia: © Getxoko Udala
Leave A Comment