Bizkaia zubia, Vicbengoaren argazkia

Bizkaia zubia, Vicbengoaren argazkia

Azken Berbatxangoa berezia izan da. Euskal Herria ontzian itsasoratu ginen Kirol portuan, eta, hortik, itsasadarrean gora egin genuen. Helburua ez zen itsas bidaia izatea, industria-ondarea ezagutzea baizik.

Eguraldi grisa izan arren, tenperatura epela izan zen; beraz, gustura egin genuen bidaia. Gidaria Ainara Martinez Matia izan zen (AVPIOP-IOHLEE) industria-ondareaz aditua dena, eta itsasadarra eta bere industria, desagertutakoa zein gaurkoa, primeran ezagutzen duena.

Harritzekoa da nola aldatzen diren gure herriak itsasadarretik ikusita. Bistan dago, oraingo herrietako herritarrok bizkarra ematen diogu itsasadarrari. Bidaian, batzuetan, ikuspegi polit eta bitxiak ikusi genituen: Abra, Bizkia zubia behetik, itsasadarreko ertzak (marea behera zegoen eta), Bilbo modernoa, itsasadarra bera… Besteetan, ordea, industria ikusten zen: garabiak, dikeak, ontziolak (harrigarriak), itsasontziak, kaiak, zama… Nabariena, agian, hondakinak ziren. Beti ebokazio nostalgikoa dugu hondakinen aurrean. Adierazten digute zer zen aberastasuna, bizitza, mugimendua; eta gogoratzen digute dena desagertzen dela… edo, behintzat, aldatzen dela.

Lantegia, Vicbengoaren argazkia

Lantegia, Vicbengoaren argazkia

Edozein kasutan, ikuspuntua zein azalpenak ziren garrantzitsuenak, bata zein besteak oso ezohikoak izateagatik.

Nostalgiaz gain, modu batean, aldarrikapen bidaia ere izan zen, hondakin asko, oraindik oso esanguratsuak baitira, eta, desagertzeko bidean daude. Batzuetan ezin dugu ulertu zergatia, baldin badaude, baina, tamalez, gure lehengo industria eta gure itsasadarra ahaztu nahi bide ditugu. Ez dugu ulertzen, gure herriak eta gure lurraldea horrelakoa bada, industria eta itsasadar horiei ezker izan dela.

San Mames barria, Vicbengoaren argazkia

San Mames barria, Vicbengoaren argazkia

Laburbilduz, Aitxu!-k, Berbotsek eta Egizuk, primerako bidaia eskaini ziguten, hirurogeita hamar lagunek disfrutatu genuen. Amaitutzat eman genuen Berbatxangoen denboraldia, adi egongo gara uda osteko eskaintza ezagutzeko.

Victoria Bengoaren argazkiak dituzue ondoko esteka honetan: https://m.flickr.com/#/photos/vicbengoa/sets/72157653438565658/