21781789376_c9603f7d9a_z

Urriko 3.asteburuan, badaukagu plana! Ungari mendi taldea, Txorimalo Gaztetxea eta Egizu mendira goaz!!! Oraingoan Saioa mendia igoko dugu. Ostiralean 19:00ak aldera Fadurako parkinean elkartu eta asteburuari hasiera emango diogu. Kotxeak hartu eta errepidera. Elizondon afaldu ta jarraian Zugarramurdira, ” Graxiana aterpera”, bertan lo egingo dugu.

Larunbata 17- Gosaldu Zugarramurdin ta Saioa mendira igoera. (Belate portutik), bertan hamaiketakoa ta Elizondon bazkaldu. Dutxa bazkal aurretik edo bazkaldu ostean Lekarozen eta arratsalde gaua Elizondotik bueltatxoa.
Igandea 18- Nafarroa Oinez Elizondon. Zirkuitoari buelta eman eta erabakitako gunean geratu… arratsalde partean Algortara bueltatu.
Plan bikaina!!! Mendia, Nafarroa oinez, jende ikaragarria… ezin galdu!!!
Anima zaitezte eta izena eman egizugetxo@gmail.com helbidean.
Esatea, lo sakua eramatea derrigorrezkoa dela.
Gastuak – Grazianan ( 23.5 euro- gosaria barne)
                – Lekarozen (20 euro- gosaria barne)
                – Kotxeko gastuak (autopistak, gasolina), ostiraleko afaria, larunbatean saiatuko gara azkari-afaria prestatzen Lekaroz-en bertan, eta igandeko egun pasa gastuak, norberaren esku.