2013ko txangoa Zugastietara

2013ko txangoa Zugastietara

Hurrengo bizikleta txangoa prest duzue dagoeneko. Dena den, ohi legez, heldu aurreko egunetan erabakiko dugu eguraldia kontuan hartuta. Bizikleta-taldekoon whatsapp taldean zein posta-zerrendan egon nahi baduzu: idatzi 644 277 155 edota bertan izena eman.

Hemen duela urte biko Zugastietarako txangoko argazkiak: https://www.flickr.com/photos/egizu/sets/72157633254689372

Eguna, ordua eta lekua: azaroak 14, larunbata.
Fadurako Parkinean: 9:00
Bizkaia Zubia Portun: 9:25
Leroy Merlin Barakaldon: 9:50

Kilometro-kopurua: 45km (Trena edo Metroa bidean: Bilboraino)

Ibilbidea: http://ibilbideak.euskadi.net/ibilbideak/view.do?id=43143

Zailtasuna: ertaina. Aldapak ditugu ; )

Oharra: arropa egokia eta ordezko piezak eroan. Etapa eta perfila aztertu.

Harremanetarako telefonoak: 652 73 54 45 / 685 732 963

2013 taldea Zugastietan

2013 taldea Zugastietan

Oharra:

Talde honetatik sortzen diren deialdiak topaketak dira, lagunen arteko ibilbideak.

Ez dago antolakuntzarik, deialdia egiten duenak ez du ez konpromisorik ez erantzunkizunik eta ekitaldi hauetan parte hartzea modu erabat librean egiten da, inongo izen ematerik gabe eta baldintzarik gabe.

Talde honetatik egindako deialdien esanahia zera da: norbaitek adierazten du kirola egin nahi duela eta gustatuko litzaiokeela lagunduta egitea. Giro jatorrean kirolaz gozatzeko gogoa baino ez da eskatzen.