merienda640

Getxoko berbalagunon ikasturte hasierako hitzordua dator, agendan gordetzeko modukoa. Azaroaren 12an, osteguna, Bidebitarte txokoan elkartuko gara, mahai baten bueltan hainbat proiekturen berri izango dugu. Aukera egongo da kantuan eta kontuka aritzeko ere.

Berbalagunon merienda, azaroaren 12an, osteguna, Bidebitarte txokoan 19:00etatik aurrera

Noiz: azaroaren 12an, osteguna, 19:00etan
Non: Bidebitarte txokoan (Sarrikobaso 3, Algorta)
Menua: 1. Piketako zerbait (txistorra, muskuiluak, kuiatxu blai-blai eginda) // 2. Bakailao buztana saltsan. // 3. Kafea eta izozkia.
Prezioa: 10 € aldez aurretik pagatu behar dira, eskura Asierri edo Egizun, edota elkartearen kontu korronte zenbakian izen-abizenak ipinita (Laboral kutxa 3035 0067 66 0670062588).
Lan-taldea: (primerako taldea izango dugu antolakuntzan) Iñigo Bilbao, Sabin Ayo eta Joserra Onaindia.
Laguntza: afari-merienda prestatzeko goizean egingo dugu zerbait eta arratsaldean amaitu, laguntzeko prest bazaude, jarri gurekin harremanetan (644 277 155 Rozio)

Egun horretan EGIZUkoentzat garrantzitsuak diren proiektuen berri emango dizuegu: Mintzanet.net, sOrtuak, Mintzakuadrillak eta Bizilagunak. Omenaldi xumea ere egin nahi diegu Bertxo Lopez de Gereñu eta Josu Esnaolari, berbalaguna proiektuaren sorreran eta sendotzean egindako lanagatik.

Animatu berbalagun-taldekoak eta etorri, arratsalde ederra izango da!

berbalagunen aurkezpena 12