EGUNERAKETA:
Asteburu honetarako eguraldi txarra iragarrita dagoenez “Landare inbaditzaileak” berbatxangoa abenduaren 13an egingo dugu, hizlari, ordutegi eta era berean. Beraz, izena ematea zabalik duzue.

Berbatxangoa: Landare inbaditzaileak

Berbatxangoa: Landare inbaditzaileak

Gorka Menendez Bacetak gidatuko du gure hurrengo Berbatxangoa azaroaren 22an. Etnobotanikan aditua da Gorka, eta ez da lehen aldia izango Berbatxango batean aukera dugula berarekin egoteko, hemen duzue landareei buruzko txango etnobotanikoaren kronika.

Landare inbaditzaileak Uribe Kostan azken urteotan ugaritu egin dira, gizakiak nahita edo nahi gabe bertakotu eta ingurune berrian garapen handia izan dute, bertako espezieak eta oreka ekologikoa aldatuz. Ekosistemetan landare exotiko inbaditzaileen ugalketa aniztasun biologikoa galtzeko arrazoietariko bat dela diote adituek.

Azaroaren 22an, goizez, Gorka Menendez Baceta etnobotanikari galdakaoztarraren eskutik, Berbatxango bat egingo dugu Uribe Kostan zehar, gure eskualdeko egoera zein den ezagutzeko eta hainbat landare inbaditzaileren inguruan informazio osoagoa jasotzeko helburuarekin. Gorde goiz hori eta eman izena gurean zein Sopelako Aitxun edota Erandioko Berbots elkarteetan.

Azaroak 22, igandea, goizean zehar:
“Landare inbaditzaileak Uribe Kostan”

AITXU, BERBOTS & EGIZU elkarteak
Erandio 630.404.170 | berbots@gmail.com | berbots.eus
Getxo 644.277.155 | egizu.eus
Sopela 603.894.364 | aitxuizuba@gmail.com | aitxu.blogspot.com

Anima zaitezte! Euskara eta kultura, gozatzeko moduko altxorrak!