Berbatxangoa: Landare inbaditzaileak

Berbatxangoa: Landare inbaditzaileak

Gorka Menendez Bacetak gidatuko du gure hurrengo Berbatxangoa abenduaren 13an. Etnobotanikan aditua da Gorka, eta ez da lehen aldia izango Berbatxango batean aukera dugula berarekin egoteko, hemen duzue landareei buruzko txango etnobotanikoaren kronika.

Landare inbaditzaileak Uribe Kostan azken urteotan ugaritu egin dira, gizakiak nahita edo nahi gabe bertakotu eta ingurune berrian garapen handia izan dute, bertako espezieak eta oreka ekologikoa aldatuz. Ekosistemetan landare exotiko inbaditzaileen ugalketa aniztasun biologikoa galtzeko arrazoietariko bat dela diote adituek.

Abenduaren 13an, goizez, Gorka Menendez Baceta etnobotanikari galdakaoztarraren eskutik, Berbatxango honetan Sopelako hondartzeetan ibiliko gara, eta baita Barrikako paduretan ere. Honekin gure eskualdearen egoera zein den ezagutu nahi dugu eta hainbat landare inbaditzaileren inguruan informazio osoagoa jaso ahal izango dugu. Gorde goiz hori eta eman izena gurean zein Sopelako Aitxun edota Erandioko Berbots elkarteetan.

Abenduak 13, igandea, goizean zehar:
“Landare inbaditzaileak Uribe Kostan”

AITXU, BERBOTS & EGIZU elkarteak
Erandio berbots@gmail.com | berbots.eus
Getxo 644.277.155 | egizu.eus
Sopela aitxuizuba@gmail.com | aitxu.blogspot.com

Anima zaitezte! Euskara eta kultura, gozatzeko moduko altxorrak!