Prestaketa lanetan

Prestaketa lanetan

Urtea amaitu barik eta gu dagoeneko hasi gara neguko jarduera kuttunena prestatzen, iraupen-eskia egitera joango gara martxoko lehen asteburuan. Data ondo apuntatu agenda berrietan eta lekuak gordetzeko guri idatzi edo deitu: 644 277 155 / egizugetxo@gmail.com.

Asteburu-pasa honek helburu nagusi bi ditu: euskaraz lagun artean zein familia giroan bizi eta gozatzea eta horren ohikoa ez den iraupen-eskia egiten ikastea (urtero joaten zaretenontzat kirol horretan sakontzea). Egonaldia Jakan izango da, Oroel hotelean, eta pistak Somport estaziokoak izango dira.

teknika lantzen

teknika lantzen

Noiz: martxoaren 4tik 6ra. Ostiralean 19:00etan irtengo gara Algortatik, Fadurako aparkalekuko autobus geltokitik.
Igandean 21:00ak aldera Algortan izango gara.
Prezioak (iazko berak izango dira):
140 € / Berbalagun, Egizuko taldeetako eta Bizarra Lepoan euskara elkarteko kideek 110 €
Ama edota aitarekin doan lehen umeak 105€ (%25eko deskontua) / 82,50€ (bazkideek eta gurasolagunen seme-alabek)
Ama edota aitarekin doan bigarren umeak 70€ / 55€ (bazkideek eta gurasolagunen seme-alabek)
Ama edota aitarekin doan hirugarren umeak 0€
Prezioaren barruan: autobusa, egonaldia (Lau izarreko Oroel Apart-hotelean, hirunaka edo launaka), bi gosari, larunbateko afaria, 2 egunen forfaitak, 2 orduko ikastaroa euskaraz egunero, ekipo osoko alokairua eta asegurua.
Behar ditugun datuak: izena eta bi abizenak, kontakturako telefonoa, posta elektronikoa, umeen kasuan adina, NA zenbakiak eta altuera eta oinaren neurria.
Edozein zalantza baduzue, hemen gaituzue 🙂 644 277 155 eta egizugetxo@gmail.com
Ingresoa egiteko: ES20 3035 0067 66 0670062588 kontuan zuen izen-abizenak ipini.

2015eko argazkiak hemen dituzue: https://www.flickr.com/photos/egizu/sets/72157651264603405/