Aurreko asteburuko mendi irteera itzela izan zen eta hemen usten dizkizuegu gure mendizale amorratuen kronika bi bertsotan.
Urdulizetik:
Bizkaitarrak gipuzkoarrak
Euskaltzale antolatuak
Urdiñarbera garoaz
Ilusioaren olatuak
Bertan neskaren egunak
Dira astero zapatuak
Ta azeriek eiten dabez
Oilarraren goiz kantuak
Goian da elur kantari
Behean zulo mutu bat
Kanta ederrak emon doguz
Otordu itzelak hartuak
Agur xiberu maitea
Zeugaz goaz gozatuak
Noiz bueltau tramatzen gabiltz
Hortik atara kontuak
Eta bigarrena Sopelatik:
Euskal herri danetatik
Ziberuara joanda
Bertaratu egin ginan
ez egotera etzanda
Media, dantza, jolasak
Eta gauean parradanda
Musikan omendu dogu
Eskozia ta irlanda!
Antolatzaileak bikain
Gainera merkea, ganga.
Barriro errepikatzeko
Hori da danon demanda
Guztioi mila mosu
hau plazer utsa izan da!
Leave A Comment