Masaje-tailerra izan genuen otsailaren 17an Areetako Madre del Divino Pastor ikastetxean. Bertako Guraso elkarteko Irantzuri esker lotu genuen tailerra, hango ikastetxeko EncarnaciĆ³n eta Aliciari ere eskerrak eman behar dizkiegu, primerako lekua prestatu ziguten eta.
Eva Velez izan genuen irakasle tailer txiki eta gozo honetan, koltxonetak zabaldu, beroketak egin eta musika leuna lagun masajeak egin genizkion elkarri. Hemen dituzue irudi batzuk, sentsazioak baina, ezin transmititu, hurrengo batean animatu eta parte hartu!
Eskerrik asko Evari eta etorri zineten guztioi ere!
Hemen egindako argazkien albuma: https://www.flickr.com/photos/egizu/sets/72157664121935589/show
Leave A Comment