Pasa den urtean Egizuren sagardotegi-irteeran egon nintzen eta aurtengo aukera ez nuen galdu nahi. Goizean kultur jarduera, Albaola Itsas Museoa ezagutu genuen. Benetako harri bitxia Pasaiako herrian.
Egizuk bakailao, sagardo eta txuletoia baino gehiago eskaintzen dizkigu, euskaldunak ezagutzeko aukera paregabea delako. Euskaltzaleak, musika, kantak, dantza, dena mahai baten inguruan. Mundu globalizatu honetan euskal giro barruan murgiltzea, “dastatzea”, ez da egunerokotasuna. Euskal nortasuna bizirik irautea ez da erraza baina noizean behin eguzkiaren izpiak agertzen dira.
Gora Egizu!
Gora Euskara!
Iñigo Garcíaren kronika duzue goiko hau, eskerrik asko, Iñigo! Eta eskerrik asko irteera honetara animatu zareten guztioi, ederra izan da. Besarkada handia Josu Landeta eta Patxi Lasari, musika, kantuak, bertsoak, inkonbustibleak zaretelako; Ainhoari ere, eskerrik asko, dantzari eta animatzaile nekaezina, ze luxua zuekin honelako saltsatan ibiltzea.
Hemen duzue argazki albumerako esteka: https://www.flickr.com/photos/egizu/sets/72157664219235659/show
Leave A Comment