25311563081_1864d4ac80_z

Euskal Herriko mintzalagunen jaia Atarrabian izango da aurten, maiatzaren 14an. Iruñerriko Mintzakideek eta bertako Karrikaluze euskaltzaleen elkarteak hartu dute eguna antolatzeko lekukoa.

Egun osoko festara joateko autobusak antolatuko ditugu. Aurrerago emango dizuegu egitaraua eta autobusen ibilbidearen berri. Bitartean, euskaltzaleen artean egun polita igaro nahi baduzue, gorde data agendan!

Data berean Getxoztarrok, San Isidroak izango ditugu Andra Mari auzoan. Hori dela eta Egizutarrok bi jaietara gonbidatu nahi zaituztegu, beti ere San Isidroei indar gehiago emanez. Beraz, zuen esku geratuko da esandako asteburua non gozatu.

2015eko Berako Mintza Eguneko argazkiak ikusteko, egin klik hemen.