24980536374_7cd3afb027_z

Martxan berriro ere! Aurreko hilabetean Zuberoara eta oraingoan abenduan erre ziren inguruetara egingo dugu ibilalditxoa. Berango eta Sopelan barrena ibiliko gara sutearen ondorioz kaltetutako belardietatik. Irteera 3 ordu-3 ordu eta erdikoa izango da eta burdin hesia, bunker eta trintxerak, ibilbide megalitikoa, tumuloak eta trikuharriak, erretako kontraste paisaiak… bisitatuko ditugu. Plan ederra eta etxetik hurbil. Martxoaren 19an Egizu eta Ungari mendi taldekoekin batera etorri zaitezte, gure inguru hurbilenak ezagutzera.

Egunean bertan Berangoko Nagusien Etxean (metro geltokiko aurrez-aurreko eraikina) lotu gara goizeko 9:30ean.

Anima zaitezte eta data gorde ezazue!