Berangoko kultur etxea izan zen martxoaren 19ko mendi-irteeraren abiapuntua. Bertan, Bilboko burdin-hesiaren interpretazio gunea dago, eta, horri bisita gidatua eginez hasi genuen eguna. Beraz, kultura eta natura uztartu zituen ibilalditxoa izan zen!

Lagun tropela elkartu ginen (inoiz baino gehiago) ba! Horrela, bakoitzak bere erritmoa hartuta Saierri tontorrera heldu ginen.

25837160643_dd46066dab_z

Berangoko Saierri tontorrean.

Lehenengo tontor horretatik abenduko suteak utzitako parajeetan barneratu ginen. Bidean txangoaren gidari finaren azalpenak jaso genituen. Izan ere, suak garbitutako landetan zehar lehenago ageriko ez ziren hamaika kontu ziren ikustekoak!  Besteak beste, gerrako aztarnen artean lubaki eta bunkerrak, eta monumentu megalitikoen artean trikuharriak.

Horrela, bigarren gaina erdietsi genuen: Munarrikolanda.

26414057706_2092d69ef6_z

Munarrikolanda.

Mendigune hartatik behera egin genuen zuhaitz arteko bidexketatik Urtiñe-Ostaikoa baserrira arte. Han, baserriko lagunek indarrak berritzeko hamaiketako ederra prestatu ziguten, etxeko txorizo eta txistorra errea!

Eta umore onean azken tontorrera abiatu ginen, urteetan eskuraezin izan den Agerremendi gainara.

 

26439983395_f7f9cffe85_z

Agerremendi.

Handik Getxoko bistarik ederrenak gozatu genituen txangoari primerako bukaera emateko!  Horrela, bihotzak pozik, Berangoko hilerrira jeitsi eta elkar agurtu genuen. Hurren arte lagunak!