Aurten ere, maiatzaren 18an Euskararen Berbodromoa burutuko dugu eta aurtengoa 6. edizioa izango da. Oraingoan, Algorta eta Romoko auzoetan burutuko dugu. 3 saio egingo ditugu, 2 goizez eta 1 arratsaldez eta gure helburua 400 pertsona elkartzea izango da!
Goizeko saioak 9:00etan eta 11:00etan izango dira, Algortako San Nikolas plazan eta arratsaldeko saioa 19:00etan izango da Romoko poteo gunean (Gure Etxea Taberna inguruan).
Aurten ere erronka ederra daukagu aurretik, herriko plazetan 400 pertsona inguru euskaraz mintzatzen jartzea, egun oso batean zehar. Horretarako zuen parte hartzea ezinbestekoa izango da. Animatu zaitezte eta familiakoekin, kuadrillakoekin, elkartekoekin, euskaltegikoekin, ikastolakoekin,… etorri!
Euskararen egunean, 1.000 pertsona inguru batu ginen EUSKARAK 365 EGUN behar dituela aldarrikatzeko. Aurrekoan bezala, maiatzaren 5ean euskararen inguruan jendetza bildu nahiko genuke, eta berriro ere, ozen adierazi euskarak 365 egun behar dituela.
Hemen aurtengo gaiak eta 4.edizioaren bideoa:
- Runnerrak, izurrite berria gure herriko pasealeku guztietan.
- Eguraldia hizpide izaten da maiz; zergatik?
- Getxoko aparkalekuen arazoa.
Leave A Comment