Ikasturtearen amaierarekin batera, Egizutarrok emanaldi mota berri batekin gatoz. Berrikuntza honekin urtero euskal herriko abeslari bat ekarri eta berarekin solasaldi musikatu bat antolatuko dugu, euskararen munduan musikari ere bere lekua eginez. Oraingo honetan Anari abeslaria izango dugu gurean, ekainaren 8an, arratsaldeko 19:30etan Azebarri kultur elkartean. Berarekin solasaldi irekia antolatu dugu eta galderen artean 2 edo 3 abesti joko ditu.

Emanaldi hau Haziak-eko lagunekin antolatu dugu elkarlanean eta biok gonbidapena luzatzen dizuegu ekainaren 8an bertaratzeko. Sarrera doakoa izango da, beraz, aitzakiarik ez daukazue.

Laster arte!