Getxoko Munduko Arrozak irailaren 16an San Nikolas plazan

Getxoko Munduko Arrozak irailaren 16an San Nikolas plazan

Aurten herriko hainbat eragilerekin batera Getxoko Munduko Arrozak kulturartekotasun jaia prestatzen ari gara. Kalea hartu, batzen gaituena ospatu eta elkarrekin aritu, horiek dira, besteak beste, gure helburuak. Kuadrilla osatzen ari gara Egizuko kide batzuk, interesa baduzu, deitu (644277155) edo idatzi (egizugetxo@gmail.com) eta berba egingo dugu. Irailaren 16an 12:30ean kalejira izango dugu Algortan, kolorez jantzi eta ea topo egingo dugun!

Getxoko Munduko Arrozak

Getxoko Munduko Arrozak jai herrikoi eta parte hartzailea da. Honen bidez kulturartekotasuna sustatu eta Getxoko pertsonen, taldeen eta eragile sozialen arteko interrelazioa landu gura dugu, batez ere beste herrialdeetatik heldu diren lagunak kontuan izanik. Jai-egunean zehar besteak beste: umeentzako jolasak, musika emanaldiak, aldarrikapen-kalejira, eta ekintza nagusia: arroza osagai nagusi izango duen herri-bazkaria (parte hartuko duen talde bakoitzak prestatuko dutena). Herrian bertan elkartzeko jaia da, espazioa eta bizipenak konpartitzeko eta elkar hobeto ezagutzeko.

Jarduera hau Getxon, lehenengoz, irailaren 16an ospatuko dugu San Nikolas eta Biotz Alai plazetan, baina hamar urte baino gehiagoko ibilbidea du gertuko herri eta auzo hauetan: Bilbo, Gernika, Durango, Otxarkoaga, Gasteiz, Donostia… 2004an jaio zen Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetan, mundu guztiarentzako lekua dagoen jai honen arrakastaren gakoak aniztasunean eta giro onean datza, jarrera bortitz, xenofobo, sexista edota homofoborik ez dugu onartuko bertan.

Erakunde antolatzaileak

Adrebol, Antirrumores/Zurrumurrurik ez Getxo, Argia Fundazioa, Amesten, Berdintasuna, Bidea Eginez, Bilgune Feminista, Caritas, Egizu, Emaús, Eskubeltz, Federación Plataforma Inmigrantes de Getxo, Mujeres con Voz, Ongi Etorri Errefuxiatuak Getxo, Pro Bolivia, SIKAP Filipinas, Sortarazi, Tosu Betirako

Egitaraua: San Nikolas plazan

9:00 Hasiera
11:00 Haur jolasak
11:00 Egur taila tailerra (Egizuko kideen eskutik)
12:30 Kalejira
13:15 Egitarau kulturala eta musikala
14:30 Arrozen txapelketa
15:00 Bazkaria
16:30 Egitarau kulturala eta musikala
19:30 Amaiera

Informazio gehiago: mundukoarrozak.info/getxo/

Arroces del Mundo de Getxo

Arroces del Mundo de Getxo es una iniciativa popular y festiva cuyo objetivo es fomentar la interculturalidad y la interrelación entre las personas, grupos y organizaciones sociales que residimos en Getxo, con un acento especial en quienes han llegado de otros países. Consiste en un día compartido en el que hay juegos para chavalería, actuaciones musicales, una kalejira reivindicativa y, sobre todo, una comida popular en torno al arroz (cada grupo que se apunta prepara uno). Es una fiesta para encontrarnos en el pueblo, compartir y conocernos un poco más.

Esta actividad se va a celebrar por primera vez en Getxo el 16 de septiembre en la plazas de San Nicolás y Biotz Alai, pero lleva más de 10 años celebrándose en otros lugares como Bilbao, Gernika, Durango, Otxarkoaga, Gasteiz, Donostia, etc. Nació en 2004 en los barrios de San Francisco, Bilbao la Vieja y Zabala, y desde entonces siempre ha sido un éxito gracias a la participación plural y al buen ambiente en el que hay espacio para todo el mundo, siempre evitando comportamientos violentos, xenófobos, sexistas y homófobos.

Entidades organizadoras

Adrebol, Antirrumores/Zurrumurrurik ez Getxo, Argia Fundazioa, Amesten, Berdintasuna, Bidea Eginez, Bilgune Feminista, Caritas, Egizu, Emaús, Eskubeltz, Federación Plataforma Inmigrantes de Getxo, Mujeres con Voz, Ongi Etorri Errefuxiatuak Getxo, Pro Bolivia, SIKAP Filipinas, Sortarazi, Tosu Betirako.

Programa en la plaza San Nikolas

9:00 Comienzo
11:00 Juegos infantiles
11:00 Taller de talla en madera
12:30 Kalejira
13:15 Actividades culturales y musicales
14:30 Concurso de Arroces
15:00 Comida
16:30 Actividades culturales y musicales
19:30 Fin

Más información: mundukoarrozak.info/getxo/