Bazkari bat egiteko osagai bila gabiltza Egizu elkartean, baina gure bazkari hauetan garrantzitsuena ez dira izango jakiak, ez horixe, parte hartuko duen jendea, baizik!

Beharrezko osagaiak hauek dira:

  • etorkin jatorrizko familia
  • familia autoktonoa
  • etxea (non familia batek besteari harrera egiten dion)
  • mahai bat eta jaki gozoak
  • 2015eko bazkariaren osteko giroa, Algortan

    Getxon aurten bosgarrenez parte hartuko dugu “Bizilagunak” proiektuan, kulturarteko bazkari hauetan bi familien (edo lagun kuadrillen) arteko zubia eraikitzen dugu mahaiaren bueltan. Bazkari batean zehar elkar ezagutu, plater tipikoak konpartitu eta estereotipoak zein aurreiritziak ezabatu gura ditugu. Prest zaude esperientzia bizitzeko? Familia zein dinamizatzaile moduan izena eman dezakezu.

    Azaroaren 12an Bizilagunak bazkariak Getxon

    Gorde eguna agendan eta izena emateko fitxa bete! Hemen familien formularioa (https://labur.eus/bizilagunak), eta hemen dinamizatzaile izateko formularioa (https://labur.eus/dinamizatu).
    644 277 155 (Rozio) / 644 595 191 (Cony) / getxobizilagunak@gmail.com / www.getxo.eus/bizilagunak
    www.facebook.com/getxokobizilagunak / twitter.com/bizilagunakgetx

    12 de noviembre comidas Bizilagunak en Getxo

    Guarda en tu agenda el día y rellena la ficha de inscripción.

    Formulario para familias (https://labur.eus/bizilagunak)
    Formulario para dinamizadoras/es (https://labur.eus/dinamizatu).

    644 277 155 (Rozio) / 644 595 191 (Cony) / getxobizilagunak@gmail.com / www.getxo.eus/bizilagunak
    www.facebook.com/getxokobizilagunak / twitter.com/bizilagunakgetx