Berbalagun taldeak martxan jarrita gure ohiko ikasturte hasierako afaria antolatuko dugu azaroaren 16an, osteguna, Azebarri Kultur Elkartean.
19:30ean lotuko gara eta taldeka mahai-jolas ezberdinetan arituko gara. 20:30ean jolasak jaso eta elkarlanean mahaia prestatuko dugu 21:00etarako afaltzen hasteko.
Noiz: azaroan 16, osteguna, 19:30ean
Non: Azebarri Kultur Elkartean
Prezioa: 15€
Menua zehazten gabiltza eta inguruko baserritarrek ekoiztutako produktuak erabiliko ditugu. Jakien eskaera aldez aurretik egin behar dugunez eskertuko genizueke izena eman ahala ordainketa egitea.
Sukaldari-laguntzaile bila gabiltza, beraz, laguntzeko prest bazaudete esaguzue 🙂
Izena emateko: egizugetxo@gmail.com // 619 935 541 (Garazi) // 622 433 085 (Eider)
Leave A Comment