Euskaraz bizitzeko asteburua izaten da elurretara antolatzen duguna. Iraupen-eskia praktikatzeko aukera zabaltzen dugu 5 urtetatik aurrerakoentzat, eta eskiatu gura ez dutenentzat erraketekin ibiltzeko plana ere badago. Otsaileko azken asteburuan joango gara aurten, otsailaren 23an irten (barikua, 19:00, Fadurako markesina) eta otsailaren 25ean buelta (domeka, 21:00). Lekuak gordetzeko guri idatzi edo deitu: 644 277 155 / egizugetxo@gmail.com.
Asteburu-pasa honek helburu nagusi bi ditu: euskaraz lagun artean zein familia giroan bizi eta gozatzea eta horren ohikoa ez den iraupen-eskia egiten ikastea begirale euskaldunekin (urtero joaten zaretenontzat kirol horretan sakontzea). Egonaldia Jakan izango da, Oroel hotelean, eta pistak Somport estaziokoak izango dira.
Noiz: otsailaren 23tik 25era. Ostiralean 19:00etan irtengo gara Algortatik, Fadurako aparkalekuko autobus geltokitik.
Igandean 21:00ak aldera Algortan izango gara.
Prezioak (iazko berak helduen kasuan, umeen kasuan aldaketak daude):
140 € / Berbalagun, Egizuko taldeetako eta Bizarra Lepoan euskara elkarteko kideek 110 €
Ama edota aitarekin doan lehen umeak 112€ (%20ko deskontua) / 88€ (bazkideek eta gurasolagunen seme-alabek).
Ama edota aitarekin doan bigarren umeak 84€ (%40ko deskontua) / 66€ (bazkideek eta gurasolagunen seme-alabek).
Ama edota aitarekin doan hirugarren umeak 56€ (%60ko deskontua) / 44€ (bazkideek eta gurasolagunen seme-alabek).
Prezioaren barruan: autobusa, egonaldia (Lau izarreko Oroel Apart-hotelean, hirunaka edo launaka), bi gosari, larunbateko afaria, 2 egunen forfaitak, 2 orduko ikastaroa euskaraz egunero, ekipo osoko alokairua eta asegurua.
Behar ditugun datuak: izena eta bi abizenak, kontakturako telefonoa, posta elektronikoa, umeen kasuan adina, NA zenbakiak eta altuera eta oinaren neurria.
Edozein zalantza baduzue, hemen gaituzue: 644 277 155 eta egizugetxo@gmail.com
Ingresoa egiteko: ES20 3035 0067 66 0670062588 kontuan zuen izen-abizenak ipini.
Aurreko urteetako argazkiak ikusgai ondoko esteketan:
2016koak: https://www.flickr.com/photos/egizu/albums/72157665360552802
2015ekoak: https://www.flickr.com/photos/egizu/sets/72157651264603405/
Leave A Comment