Aste honetarako proposamen berezia dugu 3 urtetik aurrerako umeentzat, pieza solteekin jolasteko elkartuko gara hainbat familia, eta interesa baduzue, gurekin etortzera gonbidatzen zaituztegu. Duela bi urte antzeko esperientzia bizi genuen Zabala ikastetxeko tailer honetan, Itsaso Pagoagak gidatua. Oraingoan gure artean lotu eta 10 umerentzako moduko saioa prestatuko dugu. Gustuko baduzu proposamena, idatzi edo deituiguzu (644 277 155, sendi@egizu.eus).
Pieza solteen tailerra, jolaserako espazioa
Eguneroko materialekin jolas ireki eta sortzailea sustatuko dugu tailer honetan, inolako epai edo aurre juzkurik egin gabe. Heldua umearen bidelaguna izango da, haurraren jolasteko eta sortzeko berezko gaitasunari bide emango zaio. Askatasunez jarduteko aukera, jolas propioa garatzeko.
Noiz: apirilak 17, asteartea, 17:45-19:15
Non: San Nikolas ikastolako Haur Hezkuntzako lonja, Algorta
Norentzat: 3-7 urteko umeentzat, gurasoekin batera
Izena emateko: doan, aldez aurretik formulario honetan zure datuak bete, edota telefonoz 644 277 155 (whatsapp)
Tailerretan gogoratu:
1-Izena eman behar duzue: 644 277 155 edo formulario honetan.
2-Ezin bazarete etorri, abisatu! Beste familia bat etorriko da zuen ordez.
3-Garaiz joan, antolatzaileengatik, irakasleagatik eta beste familiengatik.
4-Dakizun euskara erabili, umeekin zein helduekin.
5-Tailerrak denontzat dira, umeek eta helduek elkarrekin gozatzeko.
SENDI proiektua Getxoko Udalaren eta Egizu euskara elkartearen arteko elkarlana da. Informazio gehiago nahi baduzu, www.egizu.eus/sendi-ra jo. Telefonoz 644 277 155 (Rozio) edo posta elektronikoz sendi@egizu.eus-en gaituzu.
Taller de juegos, teoría de las piezas sueltas
En este taller trabajaremos con materiales del día a día, y propondremos el juego abierto y creativo, libre de juicios y preconceptos. El adulto acompañará al menor, dándole espacio para que desarrolle la capacidad de jugar y crear, en libertad, su propio juego.
Cuándo: 17 de abril, martes, 17:45-19:15
Dónde: lonja de Infantil de la ikastola San Nikolas, Algorta
Para quién: niñas y niños de entre 3-7 años, con adultos
Inscripción: gratis, en este formulario, 644 277 155 (whatsapp)
En los talleres, recuerda:
1-Hay que apuntarse: 644 277 155 / en este formulario.
2-Si no puedes venir, ¡avisa! Otra familia podrá ir en vuestro lugar.
3-Se puntual, por las profesoras, por las demás familias y los organizadores.
4-Utiliza el euskera que sepas, tanto con niñas y niños como con adultos.
5-Los talleres son para todas y todos, niñas, niños y adultos juntos.
SENDI es fruto del trabajo conjunto entre el Ayuntamiento de Getxo y la asociación en favor del euskera Egizu. En www.egizu.eus/sendi encontrarás más información. Rozio: 644 277 155 / sendi@egizu.eus
Leave A Comment