Abenduaren 8an irteera Durangoko Azokara
Egun osoko plana da, Berbalagunok elkarrekin Durangoko Azokaz gozatzeko.
Durangoko Azoka da euskal kulturaren urteko hitzordu garrantzitsuenetako bat; berton elkartzen dira euskaraz sortzen duten idazle, musikari, artista gehienak. Bost egunetan zehar programazio aberatsa izaten da ikuskizun, kontzertu, zine, hitzaldi eta abarrez gozatzeko. Aukera bikaina da Berbalagunok irteera bat egiteko, ezta?
Izen ematea azaroak 28ra arte: IZEN EMATE EPEA LUZATUA- OSTIRALERA ARTE (azaroaren 30arte)
https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdTQfZnI9ESHvjs9HaqOxsyPh1e5kTm4RkK8Edqq59mer0pJw/viewform
Aukera aproposa Berbalagunok elkartzeko. Azokara taldean joan eta Durangoko Azokan elkarrekin jauzi egiteko.
Horretarako prestatu dugu plan borobil bat, abenduaren 8an elkarrekin gozatzeko! Kotxea hartu beharrik ere ez duzue izango, autobusak antolatu ditugu Durangora joateko 10 eurotan.
Animatu zaitezte eta eman izena, primeran pasako dugu eta! Azaroaren 28ra arte eman daiteke izena, hemen.
Abenduak 8ko plana
- 11:00 ALGORTA- METROKO GELTOKI PLAZAN. (autobusa hartu)
12:00ak aldera Durangora iritsiera
12:00-12:30 IRUDIENEARA BISITA ( denbora ematen badu)
12:30-14:30 MINTZAPOTEOA ABIYUAN TXARANGAREKIN
14:30 BAZKARIA
17:00 AZOKARA BISITA/ IRUDIENEARA BISITA ( programazion hainbat aukera daude)
AHOTSENEA solasaldiak:
- 17:00-17:30 Dani Fano komikigilea
- 18:00-18:25 Gazteizko Gaztetxea
AHOTSENEA ZUZENEKOAK:
- 17:00-17:20 Bidelapurrak folk rock
- 17:40- 18:10 Hara! Ondarroako rock taldea
19:00 itzulera
Abenduak 8ko planari buruz informazio gehiago jo hurrengo esteka honetara:
http://www.mintzalaguna.eus/2018/11/abenduaren-8an-irteera-azoka/
Leave A Comment