Abenduaren 22an urteko azkenengo bizikleta irteera egingo dugu, nora? Aukera bi ditugu: Gallarta edo Enkarterriak, larunbatean bertan erabakiko dugu, ea eguraldiak errespetatzen dituen gure planak! Animatuz gero, idatziguzu (622433085, egizugetxo@gmail.com).

Taldeko posta-zerrendako mezuak zein whatsappak (whatsapp taldean parte hartu gura baduzu 622 433 085 zenbakira idatziguzu) jaso gura badituzu, guri esan.

Gallarta edo Enkarterriak?

Eguna, ordua eta lekua: abenduak 22, larunbata.
Bilboko San Anton zubian: 9:15etan
Fadurako parkinean: 9:30ean
Portugaleteko zubian: 10:00etan
Portugaleteko bidegorrian: 10:15etan

1. Aukera: Portugalete-Barakaldo-Gallarta 38km inguru
2. Aukera: Enkarterriari bira 64km inguru
Oharra: arropa egokia eta ordezko piezak eroan.
Harremanetarako telefonoak: 652 73 54 45 / 685 732 963

Hemen lehenengo ibilbidearen deskripzio eta informazio guztia daukazue eta hemen bigarren ibilbidearen deskripzio eta informazio guztia.

Oharra:
Talde honetatik sortzen diren deialdiak topaketak dira, lagunen arteko ibilbideak.

Ez dago antolakuntzarik, deialdia egiten duenak ez du ez konpromisorik ez erantzunkizunik eta ekitaldi hauetan parte hartzea modu erabat librean egiten da, inongo izen ematerik gabe eta baldintzarik gabe.

Talde honetatik egindako deialdien esanahia zera da: norbaitek adierazten du kirola egin nahi duela eta gustatuko litzaiokeela lagunduta egitea. Giro jatorrean kirolaz gozatzeko gogoa baino ez da eskatzen.