Abenduaren 22an urteko azkenengo bizikleta-irteera antolatu zuen gure taldeak eta ohitura denez kide berriari kronika egiteko lana eman zioten gure lagunek ?

Behean duzue Gotzonek egindako kronika ederra! Eskerrik asko!

Lehen aldiz joan naizenez tokatu zait gaurko kronika idaztea. Badirudi gaur pixka beranduago hasi dugula txangoa. Algortatik 9:30etan irten gara eta Bilbotik datozenekin Portugaleten elkartu gara bidegorriko zubian.
Eguraldiak lagundu gaitu eta lagundu digu. Eguerdian 20 graduraino heldu da eta saila da pentsatzea Eguberria heldu dela Gallartarantz joan gara eta denbora izan dugu hamaiketakoa egiteko tabernatik kanpon udaberria izango balitz bezala eguzkiari ezker. Bueltatzerakoan banatu gara eta Getxotarrok tabernatik zuzen itzuli gara ildo beretik berandu egin zaigulako.
Nik oso ondo pasatu dut eta hurrengo txangoetan parte hartuko dut dudarik gabe.
Aukera aprobetxatu nahiko nuke zuei Eguberri zoriontsuak opa izateko.