Urtarrilaren 24an, osteguna, Imanol Ituiño magoarekin hainbat magia ikuskizunez gozatu genuen.
Goizean goiz hasiera eman genion gure egun magikoari.
9:00etan Romoko kultur etxean hasi ginen, areto nagusira hurbildu ziren Getxoko euskaltegietako hainbat ikasle eta irakasleekin.
Ordu dibertigarri hau harrapaladan pasa zitzaigun eta ikuslegoa gehiago ikusteko gogoz geratu zen “beste bat, beste bat” ohikutzen zutelarik. Imanolek hori entzunda azken magia jolasa oparitu zigun.
11:00etan ere jarraitu genuen gure magia ikuskizunekin eta honetan ere aretoa barrez eta magiaz bete zen.
Imanolek hainbat ikasle atera zituen ikuskizunaren laguntzaile eta konplize bihurtuz magiaren mundu bitxi honetan.
Arratsaldeko saioa, Azebarri Kultur Elkartean ospatu genuen arratsaldeko 19:00etan. Bertan elkartu ginen hainbat euskaltzale, magiaz eta ratu gozo eta magiko bat bizitzeko.
Azken saio honetan ere jende lepo hurbildu zen Azebarrira eta hemen ere uneoro entzun genituen ikuslegoaren barreak.
Magia euskaraz eta euskararekin disfrutatzeko aukera eskeini eta erakutsi zigun Imanolek 😉
Hona hemen Egun gozo eta magiko honetan bildutako argazkia eta bideoak:
Leave A Comment