Itzelezko eguna igaro genuen larunbatean, otsailaren 9an bai Getxoko eta Bilboko berbalagunok elkarrekin.

Goizen goiz autobusean abiatu ginen ARGIAren egoitzaruntza.

 

 

 

 

 

Bertan Bego eta Aloña, ARGIAko langileak genituen gure esperoan .
Argia aldizkariak mendeurrena ospatzen duen urtea da hau eta hori aitzakia hartuz proiektuaren nondik norakoak aipatu zizkiguten bertako lankideek.

Aldizkariaren eredua, komunikabide honek izandako erronka eta zailtasunak, uneoro
berriztatzen den astekaria da ARGIA aldezkaria.

Begok eta Aloñak pasio handiz kontatu ziguten egiten duten lana eta zergaitik engantxatuak bizi diren proiektu honetara.

Talde argazkia ateratzearekin batera eta ARGIAk oparitutako aldizkari aleak eskuan genituelarik Usurbilerantzako bidea hartu genuen.

Bertan Landetar eta Eiderrek girotu zuten Usurbilko plaza eta egiten zuen eguzki ederraz gozatu genuen.

14:00ak aldera autobusean berriro geunden, Arratzain sagardotegira joateko prest!

Bertan bildu ginen berbalagunok kupel eta sagardo artean.

Bapo-bapo jan ostean, trikitixa eta panderojoleak ekin zioten berriro ere giroa alaitzeari. Gainera guk eramandako katutegiekin batera arratsalde ederra igaro genuen kantu eta dantzatan Arratzain sagardotegian.

 

 

Egun eder honetan bildutako argazki eta bideok dituzue hemen eskuragarri 😉

ARGIA aldizkaria eta Arratzain Sagardotegia 2019