Badatorrela Laburbira! Euskarazko film laburren zirkuituak 16.edizioa beteko du aurten; martxoaren 20 hasiko da eta, apirilaren 13ra bitarte, 35 herri bisitatuko ditu, tartean gurea:

EGUNA: Martxoaren 28, osteguna

ORDUA: 9:30ean eta 19:00etan

TOKIA: Goizean; Andres Isasi Musika Eskolan eta arratsaldean; Algortako Villamonte Kultur Etxean.

Zirkuitu ibiltari honen helburu nagusia da euskarazko sortzaileen lana ezagutaraztea, euskaraz ekoizten jarraitu dezaten aukera emanez eta ikusleei geurean sortutako film fresko-freskoez gozaraztea.

Hamaseigarren edizioa 9 film laburrekin dator, ia guztiak 2018an sortutakoak eta euskaraz, noski! Hamaseigarren edizioa 9 film laburrekin dator: maitasun istorioak, tentsio bizikoak, bi animaziozko lan, iraganeko kontakizunen bat, Behe Nafarroko istorio bat, majia, intriga eta umorea dira, besteak beste, aurtengoek dakartena.

Sortzaile gazteen lanak dira gehienak eta esperientzia luzeko zuzendarienak beste batzuk. Bederatzitik zazpi emakumeek zuzendutakoak. Denak uztartuta, ordubeteko proiekzioa osotu dugu; kalitatezkoa eta dibertigarria,  euskarazko film laburren zaleei merezi duten gozatua emateko.

Hona hemen, XV.Laburbira osotzen duten 8 lanak (klikatu izenburuetan, filmen eta zuzendarien inguruko informazioa ikusteko): 

o   Begi ninien koreografia (Arrate Fernandez)

o   Shell phone (Miren Mujika)

o   Zapatak (Irati Murua)

o   Ama  (Josu Martinez)

o   June (Arantza Ibarra)

o   Hotzean garbitu (Maddi Barrenetxea- Marta Teijeira)

o   Ilunpean (Iker Maguregi eta Andrea Martinez)

o   Erroak (Ane Zuazubiskar)

o   Handiak eta txikiak  (Laida Ruiz)

Gainera, 9 film laburren proiekzioaz gain, zuzendarietako batekin- Irati Muruarekin– solasaldia izateko aukera izango dugu Getxon proiekzioa amaitzean.

Aurtengo film laburren zirkuituak  irauten duen bitartean, emanaldiren bat ikusten izan diren guztiek parte hartu ahalko dute lehiaketan. Emanaldiari buruzko iritzia emanez, galdetegi erraz bat beteta, Euskal Herriko landetxe batean bi gaueko egonaldia irabazteko aukera izango dute. Parte hartzeko galdetegia www.kameratoia.eus  webgunean izango da. 

http://www.kameratoia.eus/laburbira-2019?fbclid=IwAR1_ucETkbK5lErpMKeQO6Hk5cCajmGcHbKtkTmFNTYSn1UJWQ3UcxDDSmU