Atzo Egizuko Egur-taila taldeko kideek bideratuta marketeria eta egur-taila tailerrak egiteko aukera izan genuen.

Lehenegoa marketeria tailerra izan zen, 15 pertsona bildu ginen Aldai patronatuan. Jesarri ginenerako prest geneukan bakoitzak erabiliko zuen materiala, baina lanean hasi baino lehen Edortak arotzek erabiltzen dituzten herramientak azaldu zizkigun. Hortik gutxira lan egiten hasi ginen, bakoitzak marrazki bat aukeratu eta kalkoa erabilita egurrean marraztu genuen.

 

Azkenengo pausua moztea zen, xerra erabilita mozketa lanari ekin genion. Batzuk arinago eta besteak motelago baina denok lortu genuen gure puzzlea egitea. Primeran pasatu genuen.

19:00etan egur-taila tailerrari ekin genion, oraingoan Edortak, egur-taila egiteko erabiltzen diren herramientak, egur motak eta beste hainbat gauza azaldu zizkigun. Horren ostean bakoitzak zer marraztu nahi zuen erabaki eta lanari ekin genion.

 

Arratsalde itzela izan zen, eskerrak eman nahi dizkiogu Egizuko Egur-taila taldeko kideei, bereziki Edortari. Mila mila esker!