Atzo, ekainaren 6an, osteguna eman genion hasiera gure IdaZaleon Txokoaren 1.saioari.
15 lagun bildu ginen Algortako Villamonte Kultur etxean eta Garazi Basterretxeak bideratu zuen tailerra.

Nahiz eta zenbait aurpegi ezagun ikusi bertaratuon artean, bakoitzak bere burua aurkeztu eta zerk ekarri gaituen txoko honetara aipatzearekin eman genion hasiera saioari.


Garazi Basterretxea izango dugu bidelari, idazten hasteko bultzadatxo hori emanez. Prestaturik zegoen gela gure irakurzaleek bere sormenari tiraka hasteko!

Hainbat adibide eta argibide biltzen zituen dokumentua banatu zigun Garazik.

Bertan hainbat adibide irakurri genituen denon artean eta gutxinaka-gutxinaka hasi ginen  lotsak alde batera uzten eta elkar ezagutzen. Ikuspuntu desberdinak elkarbanatu genituen eta horrekin batera  jolasten, deskubritzen eta idazten hasteko unea iritsi zen 😉

Garazik dinamika bat proposatu zigun , hasiera puntu bezala; pertsonaien lanketarekin hasi ginen. Bakoitzak objektu bat aukeratuta pertsonaia hori nor zen deskubritzera bideratu gintuen.

       

Gure IdaZaleek ez zuten erreparorik izan eta segituan hasi ziren idazten, sortzen, asmatzen…

 

Hainbat adibide zeuden eta denak irakutzeko astirik ez genuenez izan, udan zehar ratutxu batean hauek hartu eta berriro ere idazaleen munduan murgiltzera animatzen zaituztegu 😉

Hemen helarazten dizkizuegu ateratako argazkiak: https://flic.kr/s/aHsmE6vBBC

Milesker bertaratu zineton guztioi eta badakizue hau hasiera puntu bat izan da;

udan zehar IdaZaleen Txokoan bezala deskubritu, jolastu oihukatu, zirikatu, salatu … Irailera arte IdaZaleok 😉