Getxoko berbalagunak elkartu ginen, Kostaldeko Ibilbide toponimikoa egiteko, atzo ekainak 11.
Eguerdiko 12:00etan elkartuko ginen Algortan.  Bertan genuen Gorka; Getxoko Ibilbide Toponimikoak antolatzen dituen kidea;) gure esperoan elkarrekin ibilbideari hasiera emateko prest!

Celia gure berbalagunak idatzitako kronikatxoa 😉

Atzoko txangoa argigarria izan zen. Hasierako eguraldi euritsuak zerbait oztopatu egin zigun, baina gure iraunkortasunak bere saria lortu zuen. Eta geroxeago eguzkia izan genuen alde.

 

 

 

 

 

 

 

 

Gorkak ibilbideari hasiera emateko gure ibilbidearen azalpen orritxo bat banatu zigun. Bertan hainbat toponimo eta oikonimo ageri ziren.

Portu Zaharrean barrena ibili ginen, Gorkak inguruko bazterren historioak kontatzen zizkigun bitartean.

Benetan landuak, Gorkak, Getxori buruz emandako azalpenak 😉

Berri ugari jakinarazi  zizkigun, ezezagunak askorentzat, niretzat gutxienez.

Eta hori gure Getxo Kostaldeko ibilbidearen  xarmarekin batera, denboraldi gozoa eta hezigarria igarotzea lortu zuen.

Milesker Gorka egiten duzun lan bikainagaitik. Aurrera ?

_

Ibilbide Toponimikoetaz informazio gehiago jakin nahi baduzue, deitu 688.635.350 telefonora edo idatzi getxo.toponimia@gmail.com helbidera. Animatu eta eman izena!

Ateratako argazkiak hemen dituzue eskuragarri:  https://flic.kr/s/aHsmEcSABd

Milesker bertaratu zineten guztioi eta zeuri Celia 😉