Larunbatean Egizuko berbalagun batek bideratua, txotxongilo tailerra egiteko aukera izan genuen.
Eskulan ederra egiten ikasteko tailerra izan zen, 17 pertsona bildu ginen Aldai patronatuan. Mahaira hurbildu ginenerako prest geneukan bakoitzak erabiliko zuen materiala, baina lanean hasi baino lehen gure berbalaguna den Raquelek, txotxongiloa egiteko jarraitu beharreko pausuak azaldu zizkigun. Hortik gutxira lan egiten hasi ginen, eskuak kola zuriz zinkiduz.
Burua eta gorputza osatzeko gurasoen laguntza ezinbestekoa izan zen, “kolpe kolpe kolpeka, josi eta josi, josi eta josi” ibili ginen. Batzuk arinago eta besteak motelago, denok lortu genuen gure txotxongiloa egitea. Primeran pasa genuen.
Leave A Comment