Igandean Egizuko lagun batek bideratua, eskalada tailerra egiteko aukera izan genuen.

Eskalada munduko hainbat kontu ezberdin ikasteko tailerra izan zen eta 20 pertsona bildu ginen Basagoiti etorbideko lokalean. Mahaira hurbildu ginenerako prest zegoen eskalada mota bakoitzerako beharrezkoa den materiala, Enanok banan banan azaldu zigularik non eta nola erabiltzen diren tresna guztiak. Hortik gutxira lan egiten hasi ginen, gorputza boulder hormetatik mugituz.

Nahikotxo ariketa egin genuen, gora eta behera, teknika eta jolas ezberdinak nahasiz. Tartean korapilo garrantzitsuak nola egiten diren ikasi genuen, zortzi bikoitza esterako. Ederto pasa genuen! Hurrengo batean Urdulizen elkar ikusiko dugulakoan … Ea eguraldiak laguntzen duen.