“Bederatzi pertsona elkartu ginen. Bazkaltzera gonbidatu zigutenak Maroko eta Algortakoak ziren. Gonbidatuak ordea, Algortakoak eta Boliviakoak.
Janari goxoak prestatu zizkuguten, dena primerako zegoen . Postrearen ondoren beste gela batera tea hartzera pasa ginen, han ere solasaldi bikaina izan genuelarik.”
“Familia anfitrioiak interes handia azaldu du bi lagunengan eta haien herrialde, kultura eta familiei buruz galdetu izan diete. Familia anfitrioia atzerrian ere bizi izan da denboraldi luze batez eta nolabait, ulertzen dute familiagandik urruti egoteak sortzen duen sentimendu mingotsa. ”
“Bazkariaren ostean postrea kafe edo te batekin hartzeko aukera izan genuen. Eta horrela bazkalondoko solasaldiarekin jarraitu genuen, Guatemalako kultura eta tradizioei buruz gehiago ikasten, baita Maya hizkuntzaren ingurukoak ezagutuz.”
Leave A Comment