Abenduaren 9an “Hitza ahotsaz hasten da” izenburupeko hitzaldiarekin dator Yolanda Arrieta. Aurtengo guraso eta hezitzaileentzako hitzaldi-zikloari bukaera emango diogu honekin eta denok etortzera eta parte hartzera gonbidatuta zaudete.

Ahozkotasunaren garrantzira gerturatuko gara Yolanda Arrietaren eskutik eta haur literaturaren ahozko baliabideak modu praktikoan ikusiko ditugu.

Hitz gorpuztua da ahotsa. Ahozko hotsez goaz mundua izendatzen. Hortxe hasten da hizkuntza. Hortxe dago hasiera, irakurketaren hasiera. Haurra mundua deskubritzen doan heinean goaz helduok munduko gauzen izenak irakasten. Ahozkoa premiazkoa zaigu idatzizko hizkuntza ikasteko orduan: zubi-lana egiten du eta euskarri dinamiko bat eskaintzen digu haurra irakurketa-idazketa prozesura hurreratzeko bidean.  

Ahotsak sendatu egiten gaitu, kontsolatu, bideratu, eraman, ekarri, kokatu. Ahotsa da habia, kuma, sehaska. Ahotsa da hizkuntzaren magala. Bere motorra? Emozioa. 

Hitzaldiak doan dira eta haurtzaindegi zerbitzua egongo da baina izena eman behar da, hurrengo formularioa betez edo 622 433 085 telefonora deituz.