Adi-adi belarriak, entzuteko,
eta irudimena esnatzeko.
Adi-adi begiak, ikusteko,
eta irudimena berotzeko.
Adi-adi sudurra, usaintzeko,
eta irudimea dantzan jartzeko…
Horrela hasi ginen Yolanda Arrietak bideratutako hitzaldi tailerrean, hitzak, ahotsak eta gorputzak berotuz.
Ahozkoa premiazkoa zaigu idatzizko hizkuntza ikasteko orduan: zubi-lana egiten du eta euskarri dinamiko bat eskaintzen digu haurra irakurketa-idazketa prozesura hurreratzeko bidean.
Ahotsak sendatu egiten gaitu, kontsolatu, bideratu, eraman, ekarri, kokatu. Ahotsa da habia, kuma, sehaska. Ahotsa da hizkuntzaren magala. Bere motorra? Emozioa.
Entzun erantzun,
entzun erantzun,
barnean kanpoan
hitzak oihartzun.
P. Añorga
GOMENDIOAK:
Liburua ireki baino lehen:
. Liburua behatu: Handia da? Txikia da? Lodia da?
. Liburua ukitu: Gogorra da? Biguna da? Hotsik ateratzen du?
. Azala behatu: Zer irudi dakar? Hizkirik badago? Zein da izenburua?
Liburua ireki ondoren:
. Irudien koloreak deskubritu
. Zer pertsonaia dator?
. Zer egingo zenuke liburuaren barruan bazeunde?
Leave A Comment