Getxoko berbalagunok urteko lehen mendi txangorako prest! Bazatoz?

Gure hurrengo irteera urtarrilaren 26an izango da, igandean. Gure mendi-taldeko ateak eta besoak zabalik dituzu, parte hartzeko baldintza bi daude, besterik ez: euskaraz egitea eta jendea ezagutzeko gogoa izatea.

Urtarrileko irteeran Danik eramango gaitu Andasto-Izpizte (11km) mendira, Arrazolatik .
Mendi txangoa egitearekin bat, Amillena jatetxean bazkaltzeko aukera izango dugu.

Oraingoan kotxe partikularretan antolatuko gara beraz, bazkaltzera geratzeko aukera zein mendiaren ostean etxera bueltatzeko aukera izango dugu.

URTARRILAK 26: Mendia (Andasto-Izpizte Arrazolatik ) + Bazkaria Amillena jatetxean (menua + prezioa geroago)

ORDUA: 8:30etan
GERALEKUA: Errotatxu poligonoa
AUTOA ERAMATEKO PREST?
ERAMAN: zapata egokiak, ura
BUELTA: 18:00etan Algortan ( Arrazolan bazkaltzen dugunok)
EMAN IZENA : 644 277 155 (Rozio)

Powered by Wikiloc