Adi!Otsailaren 8ko irteera, Plentziara, atzeratu egingo dugu. Gure hileroko bizikleta-irteera, ea eguraldia lagun dugun! Animatuz gero, idatziguzu (622433085, egizugetxo@gmail.com).

Taldeko posta-zerrendako mezuak zein whatsappak (whatsapp taldean parte hartu gura baduzu 622 433 085 zenbakira idatziguzu) jaso gura badituzu, guri esan.

Powered by Wikiloc


Eguna: Urtarrilak 8, larunbata.
Ordua eta lekua: 9:00etan Bizkaiko Zubian, Portugaleten eta 9:25ean Fadurako parkinean.

Ibilbidea: Portugalete, Algorta, Sopela, Plentzia eta Urduliz, 35km ibilbidea.

Zorua: Bidegorria+Lurra+Errepidea

Metroa itzultzeko (Plentzia, Urduliz …)

Oharra: arropa egokia eta ordezko piezak eroan. Etapa eta perfila aztertu.
Harremanetarako telefonoak: 652 73 54 45 / 685 732 963

Hemen ibilbidearen deskripzio eta informazio guztia daukazue.

Oharra:
Talde honetatik sortzen diren deialdiak topaketak dira, lagunen arteko ibilbideak.

Ez dago antolakuntzarik, deialdia egiten duenak ez du ez konpromisorik ez erantzunkizunik eta ekitaldi hauetan parte hartzea modu erabat librean egiten da, inongo izen ematerik gabe eta baldintzarik gabe.

Talde honetatik egindako deialdien esanahia zera da: norbaitek adierazten du kirola egin nahi duela eta gustatuko litzaiokeela lagunduta egitea. Giro jatorrean kirolaz gozatzeko gogoa baino ez da eskatzen.