Kaixo lagunok! Aurten ere SAGARDOTEGIRA joango gara, martxoaren 21ean. Sarasola (Asteasu) Sagardotegira joango gara bazkaltzera eta aurretik Bertsozale elkartearen egoitza bisitatuko dugu.

Animatuko al zarete?

EGITARAUA:

?9:00etan Telletxeko markesinan (Algortan)
?9:15ean Romoko eskolan
?9:30etan Santutxun (Txurdinagako kiroldegian)
?11:00etan Bertsozale elkartean (Villabona)
?14:15etan Sarasola Sagardotegia (Asteasu)
?18:30ak arte kupel artean kantetan
? 20:00ak arte Asteasun poteoan

Prezioa:

Helduak: Bizarra Lepoaneko bazkideek eta berbalagunek 42€ // bazkide ez direnek 45€
Haurrak: Bizarra Lepoaneko bazkideek 30€ eta bazkide ez direnek 33€

Izena emateko:

Getxon: egizugetxo@gmail.com / 619 935 541
Bilbon: berbalaguna@aek.eus / 607 530 132

**Ordainketa izena eman ostean egin behar da; EGIZU elkartearen kontu korronte-zenbakian, norberaren izen-abizenak adierazita. Laboral Kutxa ES20 3035 0067 66 0670062588.