Zentangle

Ostiralean, urtarrilak 15, Azebarri Kultur elkartean, Iratxe Unzuzrrunzagaren eskutik Zentagle tailerraz gozatzeko aukera izan genuen. Partehartzaileak heldu zirenean mahai gainean bakoitzarentzat sobre urdin bat aurkitu zuten. Bertan boligrafoa, arkatza, difuminoa eta orriak zeuden.

Hasi baino lehen Iratxek zentangle zertan datza azaldu zigun, nondik datorren, zein den helburua etabr. Ostean pantailaz baliatuz tailerrari hasiera eman genion. Iratxek esandako pausuak jarraituz benetako artelanak egin genituen.

Guztion lanak

Hemendik eskerrik beroena parte hartzera animatu zineten guztiei eta batez ere Iratxeri. Esperientzia probatu edo errepikatu nahi baduzue Iratxeren instagramean informazio guztia aurkituko duzue. 😉
Tailerraren argazki guztiak hemen aurkituko dituzue.