Xabier Monasterio izan genuen atzo geure Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoko solasaldi berezian. Fadura polikiroldegiko areto nagusian bildu ginen, goizean 10:00etan eta arratsaldean 19:00etan, martxoaren 3an hain zuzen ere.

Bi Solasaldi berezi hauetan Jose Antonio Agirre euskaltegiko ikasle eta irakasleak, eta zenbait berbalagun elkartu ginen. Guztira 30 irakurzale bildu ginen goiz eta arratsaldeko saioen artean.

Denok bizi gara Lurrean eta, beraz, denok gara lurtarrak. Baina lurtar gehienok presaka bizi gara eta inoiz ere gelditzen geure bizimoduaz pentsatzeko. Gure ordez, urruneko galaxia batetik etorritako estralurtar batek egiten du lan hori liburu honetan. Gurea ez bezalako ikuspegi batetik, estralurtarrak hankaz gora jartzen du lurtarron zibilizazioa. Eta umore eta ironia handiz egiten du, horixe baita kritika egiteko biderik onena.

Xabierrek idazle baten lana nolakoa den azaltzen hasi zitzaigun solasaldia “Idazleak bakarrik ordu asko egiten ditu lanean ordu asko probetxagarriak dira beste asko ez, ordu asko joaten dira. Ni nire maila txikian perfekzionista naiz eta ez dut inoiz amaitzen beti jarraitzen dut…beti jarraitzen dut eta esan behar duzu kitto honaiño! “

Nik idatzi ostean kitto ez dut liburu hori irakurtzen nik ez dut Lurtarrak irakurri ” aitortu zigun Xabierrek.

Idazle eta irakurlearen artean komunikazio bat dago. Jendea aurrez-aurre dago komunikazioan baina idazle eta irakurlearen artean ez dago aurrez-aurreko hori… horregaitik honelako topaketak oso garrantzitsuak dira guretzat.

Lurtarraken extralutar pertsonaia exageratuarekin, umoretik, ironiatik kritika asko egiten ditu idazleak.

Idazleak etxeko aktoreak ere bagara. Pertsonaia bat sortzen dugu eta horren ezaugarri batzuk edo portaera batzuk egiten ditugu. Horrek ez du esan nahi guk horrela pentsatzen dugunik.
“Nik extralurtarraren kontua mugaraino eraman dut”

Irakurleak behar dira, liburuetan ideien kontrastea dago iritzia… eta liburuekin jendartea toleranteagoa bihurtzen da.

Istorioak kontatu ditut eta kontatzen ditut, parafernalia ez zait gustatzen. Nik ilusioa daukat proiektuak egiteko. Ilusio hori daukat. Oso konstantea naiz, diziplinatua.

Irakurleek galdetu zioten Xabierri esku artean dituen proiektuak eta berak kontatu zigun ze saltsatan dabilen sartuta.

___

Asebetetze inkesta duzue hemen: https://forms.gle/7exUoQizEjRUxUPa8h

Atera genituen argazkiak hemen: https://www.flickr.com/gp/egizu/2a994d


Eskerrik asko, Xabier!

Baita gure irakurle klubera hurbildu zineten guztioi ere, giro ederra sortu genuen eta! Gogoratu irakurle klub berria martxan dela;)