Getxoko hiru eskoletako guraso elkarteekin batera, kurtso desberdin honi amaiera emateko Parkean olgetan ekimena, antolatuko dugu. Maiatzeko hiru ostiraletan, arratsaldez, Getxoko hiru parkeetan.

Talde txikietan aritu, euskaraz egin, umeen sorkuntza eta parte hartzea bultzatu nahiko genuke. Begirale-talde bat eta SENDIn parte hartzen dugun guraso taldeak lagunduko ditugu umeak.

Saioak doakoak dira,baina aurten izena eman beharko duzue 😉

45 minutuko hiru txanda egingo ditugu ( 17:00-17:45, 17:45-18:30, 18:30-19:15. Txanda bakoitzean hiru talde izango ditugu non familiak adinaren arabera banatuta egongo dira. Hainbat jolas izango ditugu, egokiak 3 urtetik aurrerako umeentzat.

Izena emateko bete hurrengo formularioa. Edozein galdera edo zalantza izanez gero deitu 622 433 085 (Ainhoa) edo idatzi sendigetxo@gmail.com helbidera