Solstizioaren erronka

Datorren ekainaren 21etik aurrera Solstizioaren erronka jolasaren bitartez  jai berezi honen magia eta tradizioa deskubritzeko aukera izango duzue, Getxoko kaleetatik zehar egiteko antolatu dugun jolasaren bidez.

Ongi etorriak udako solstizioaren joku honetara!
Zuen xedea izango da udaren hasierarekin lotura duten galderak eta probak ikertu eta asmatzeaerronkarako prest?

Familia eta lagun artean egiteko jolas dibertigarri honetan hainbat erronka bete beharko dituzue mugikorraren laguntzarekin.

Erronkekin hasi baino lehen Josu Larrañagak hurrengo bideo honetan kontatzen diguna ikusteko gomendatzen dizuegu;)

Eta gainera, etxeko txikientzako ipuin berezi hau prestatu dugu, ireki gozatu eta zabaldu!

 

Animatuko zarete?
Parte hartu nahi duzuenok izena eman behar duzue hurrengo formularioan:



Izen ematea uztailaren 7 arte irekita egongo da. Animatu eta parte hartu Solstizioaren erronka honetan sari ederrak irabazteko aukera izango duzu!

Antolatzaileak: Albe, Bizarra Lepoan, Gorrondatxe, Itxartu, Plataforma Etorkinen Federazioa, Yala plataforma eta Egizu.

Laguntzaileak: Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzua.