Datorren astelehenean, uztailak 12, arratsaldeko 18:00etan Algortako Gaztelekuan, Euskal Herriko udako ohitura zaharrak ezagutuko ditugu eta “Suaren festa” ipuinaz gozatuko dugu.
Bi bideo hauek 4 hizkuntzatan itzuli ditugu ( euskara, gaztelera, arabiera eta ingelera) Getxo herriak duen hizkuntz aniztasunaren islada izan daiten.
Solstizioaren topaketan hizkuntza hauetan bideoak ikusteko aukera izango dugu.
Anima zaitez! ¡Anímate! ارفع معنوياتك وتشجع Cheer up! 🤗
Ondoren, berbaldia egingo dugu, udaren hasiera beste leku batzuetan zelan ospatzen duten jakiteko.
Zelan ospatzen duzu udako solstizioa zure herrian ? Etorri eta kontatu!
Amaitzeko, mokaduak eta infusioak hartuko ditugu kalean.
Eman izena: labur.eus/solstizioarentopaketa
🔊 ADI LAGUNOK!
🔥 Solstizioaren erronkan 🔥 parte hartu duzuenoi gonbidapen berezia egiten dizuegu, topaketan irabazleak iragarri eta sariak 🎁 banatuko baititugu!!!
Animatuko zarete?
Parte hartu nahi duzuenok izena eman behar duzue hurrengo formularioan:
Antolatzaileak: Albe, Bizarra Lepoan, Gorrondatxe, Itxartu, Plataforma Etorkinen Federazioa, Yala plataforma eta Egizu.
Laguntzaileak: Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzua.
Leave A Comment