Astelehenero lagun talde bat bildu ohi gara egurra lantzeko, 2015eko urrian elkartzen hasi ginen. Ikasturte honetan ere tailerrean lanean aritu nahi dugulako izen ematea zabalik dugu! Urriaren 4an, astelehena izango da gure lehen saioa.

Juan Ramon Muelak gidatuko du hilean behin taldea egurra lantzeko teknika ezberdinak irakatsiz. Gainerako astelehenetan autoikaskuntzan ibiliko gara, elkarri laguntzen. Aditua zein hasiberria bazara lekua izango duzu gure taldean.

Egurra lantzeko materiala, eta lehenengo egur zatia, elkarteak jarriko ditu.

NON: Aldai patronatua (Itxasgane). Karitate kalea 1, behea, Algorta
NOIZ: astelehenak, 17:30-20:30
URRITIK-EKAINERA: 92 € / 82 € Berbalaguna edo Bizarra Lepoan Euskara elkarteko kidea bazara
IZENA EMAN: egizugetxo@gmail.com / 619 935 541
*Leku mugatuak *Oharra: Tailerrean lekuak mugatuak dira. Tailerrean unean uneko osasun-agintarien araudiak eta gomendioak beteko ditugu.