Urriaren 2an jarriko dira martxan bizikleta-taldeko kideak ikasturte berriari hasiera emateko. Egun hauetan beheko bi ibilbide hauen artean bat aukeratuko dute. Bizikletaz ibiltzea gustuko baduzu eta lagun bila bazabiltza, hauxe zure aukera. Animatuz gero, talde irekia da gurea, idatziguzu (644 277 155, egizugetxo@gmail.com).

Taldeko posta-zerrendako mezuak zein whatsappak (whatsapp taldean parte hartu gura baduzu idatziguzu) jaso gura badituzu, guri esan.

Mugaz Gaindi (bikemaps-en lotura)

 

Barbadun Berria (bikemaps-en lotura)

 

Eguna: urriak 2, larunbata
Ordua eta lekua: Fadurako Parkinean, 9:00; Bizkaia Zubia Portun, 9:25
Ibilbideak: goiko biek hasiera berbera dute
Zorua: bidegorria, lurra, errepidea
Trena bidean: Muskiz, Abanto-Zierbana
Oharra: arropa egokia eta ordezko piezak eroan. Etapa eta perfila aztertu.
Harremanetarako telefonoak: 652 73 54 45 / 685 732 963

Oharra:
Talde honetatik sortzen diren deialdiak topaketak dira, lagunen arteko ibilbideak.
Ez dago antolakuntzarik, deialdia egiten duenak ez du ez konpromisorik ez erantzukizunik eta ekitaldi hauetan parte hartzea modu erabat librean egiten da, inongo izen ematerik gabe eta baldintzarik gabe.
Talde honetatik egindako deialdien esanahia zera da: norbaitek adierazten du kirola egin nahi duela eta gustatuko litzaiokeela lagunduta egitea. Giro jatorrean kirolaz gozatzeko gogoa baino ez da eskatzen.