Laster, zure/zuen semea edo alaba eskolaratzeko momentua helduko da, bere etorkizunerako momentu berezia, eta erabaki garrantzitsua hartu beharko duzu(e): zein ikasketa-eredu aukeratu. Horregatik Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean hitzaldi bi antolatu ditugu matrikulatzerakoan laguntzeko helburuaz:
Amelia Barquin, Kulturartekotasunean aditua den unibertsitateko irakaslea, beste kultura batzuetan jatorria duten umeak euskarazko ereduetan matrikulatzearen onuren inguruan mintzatuko da.
Amelia Barquin Filologia Hispanikoan doktorea eta HUHEZIn lan egiten du (Mondragon Unibertsitatea) Hezkuntza Zientzien Fakultateko Kulturarteko Hezkuntzako irakaslea. Fakultateko ELEA taldeko koordinatzailea da. Talde honen helburu nagusia herritarren hezkuntza da. Honako arlo hauek, besteak beste, interesatzen zaizkio: kulturarteko hezkuntza, generoa eta hizkuntza ez sexista. Gai horiei buruz idazten du, eta klaseak, ikastaroak eta hitzaldiak ematen ditu.
Hemen daukazue kuxkuxeatu nahi baduzue Ameliaren hitzaldi bat: https://www.youtube.com/watch?v=EaEnxzqgQXQ
19 URTARRILA, 17:30, Euskaraz
Romo ikastetxean, (Romo)
Hitzaldia: Denontzako eskola. Kulturartekotasuna, euskara eta bizikidetza
Hizlaria: Amelia Barquín
Eta Gorka Aurre, Neurotrainer eta Garapen Intelektualeko aditua, irakurketak duen garrantziaren inguruan ariko da. Hitzaldia bereziki interesgarria da Lehen Hezkuntzan ari diren umeen eta nerabeen guraso edo tutoreentzat.
Gorka Aurre Urtzaa, Neurotrainr eta Garapen Intelektualeko aditua, irakurketak duen garrantziaren inguruan ariko da. Gorka Aurre Urtzaa Prakagorri Reading Skills eta Lekturalia elkarteetako zuzendaria da; irakurketa azkarreko ikastaroetan espezializatutako taldea, ikasketa metodo eraginkorrak, adimen emozionala, memoriaren hobekuntza eta aprobetxamendua, oratoria, eta abar luze bat lantzen dute.
Hemen daukazue kuxkuxeatu nahi baduzue Gorka Aurreri egindako elkarrizketa bat. https://goiena.eus/arrasate/1636983444532-gorka-aurre-urtzaa-edonor-bihur-daiteke-goi-mailako-irakurle
1 OTSAILA, 17:30, Euskaraz
Zabala ikastetxean (Algorta)
Hitzaldia: Irakurle ona=ikasle ona
Hizlaria: Gorka Aurre Urtzaa
Hitzaldiak euskaraz izango dira, baina Telegram bidez aldibereko interpretazioa izango da eta haurtzaindegi zerbitzua ere eskainiko da hitzaldiak dirauen bitartean.
Izena emateko: https://labur.eus/euskaragureetorkizuna
———————————————————————————————————————————–
Pronto llegará el momento de la escolarización de tu/vuestro/a hijo o hija, un momento importante para su futuro y tendréis que tomar una gran decisión: cuál será su modelo educativo.
Por ello, en colaboración con el Servicio de Euskera del Ayuntamiento de Getxo, hemos organizado dos charlas con el objetivo de ayudarte en esta fase de la matriculación:
Amelia Barquín López, experta en interculturalidad y profesora universitaria, hablará de los beneficios de la escolarización en modelos en euskera para aquellos/as
niños/as que provengan de otras culturas.
19 ENERO, 17:30, Euskera
COLEGIO ROMO, (Romo)
Charla: Una escuela para todos/as: interculturalidad, euskera y convivencia
Ponente: Amelia Barquín López
Gorka Aurre Urtzaa, Neurotrainer experto en desarrollo intelectual, tratará la importancia de los hábitos de lectura. Esta charla es muy recomendable para
padres/madres de estudiantes de Educación Primaria y adolescentes.
1 FEBRERO, 17:30, Euskera
COLEGIO ZABALA, (Algorta)
Charla: Leer bien=estudiar mejor
Ponente: Gorka Aurre Urtzaa
Las charlas serán en euskera, pero habrá una interpretación simultánea a través de Telegram y servicio de guardería durante el tiempo que dure la charla.
Inscripciones: https://labur.eus/euskaragureetorkizuna
Leave A Comment