OLGETAN EUSKARAZ TALDE TXIKIETAN ETA FAMILIA GIROAN EUSKARAZ JOLASTEKO ETA KANTATZEKO GUNEAK.

2 eta 5 urte arteko umerik baduzu, eta haiekin euskaraz jolastu eta kantatu nahi baduzu, aukera duzu “Olgetan euskaraz” proiektuan parte hartzeko. Urtarrilaren 9an hasita eta otsaila bukaerara arte, hainbat talde izango ditugu martxan; Aldai Patronatoan, Madre Divono Pastor Ikastetxean, RKEn, Romo Eskolan  eta baita Zubileta eskolan ere.

Talde batzuetan gurasoek euskaraz jakin behar dute, besteetan euskara eta gaztelania tartekatzen ditugu azalpenetan (*talde mistoa). Talde bakoitzean 4-5 guraso, umeak eta dinamizatzaile bat daude, eta astean behin, 45 minutuz, doan, euskarazko kantekin eta jolasekin gozatzen dute.

Parte hartu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan: 622 433 085 (Aitziber), sendigetxo@gmail.com edo beheko inprimakia bete.

 Izena emateko orduan, garrantzitsua da umearen eskola eta gela zehaztea. 😉