TXATXARRAK taldea!

Garazi Basterretxea Bareak gidatutako txoko honetan euskal literaturako testuetatik abiatuta, dinamika ludiko partehartzaileen bidez, geure testuak sortuko ditugu. Pixkanaka parte hartzaileei fikziozko lanak (poemak, ipuinak, narrazio laburrak…) sortzeko tresnak emango zaizkie, nahi dutenari buruz idatz dezaten. 

Txokoa mistoa izango da eta testuak eta dinamikak ikuspegi feministatik hautatuko dira.

Noiz? Hilean behin, ostegunetan, 19:30etik 21:00etara.
Azaroak 10, abenduak 1, urtarrilak 24, otsailak 2, martxoak 2, apirilak 20, maiatzak 4, ekainak 1.

Non? Azebarri Kultura Elkartean  (Euskal Herria Kalea, 14, 48991 Getxo, Bizkaia).

Izen-ematea:  722 78 93 02 (Garazi – Taldearen dinamizatzailea) / 619 93 55 41 (Maite) / egizugetxo@gmail.com